Berriak

 
Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena egin dute “Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak laguntzen dituen biztanleek medikamentuak hobeto erabiltzen ikasteko programa” garatzeko, hain zuzen ere. Lankidetza horri esker, udalerriko 10 herritar programaren onuradun izan dira 2018. urtean eta medikazioa hobeto kudeatzen ikasi dute.

Arrigorriagako Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko 10 erabiltzaile horietatik seik medikamentuak udalerriko egiaztatutako bi farmazietan erosten dituzte; gainerako lauk, herritik kanpoko establezimendu batean erosten dituzte. Kasu guztietan, bat egin dutenen datuak oso positiboak izan dira, nahiz eta medikamendu asko hartzen dituzten.

Zehazki, paziente bakoitzak batez beste 7,51 medikamentu hartzen ditu, eta 452 blister (barruan pilulak dituzten ontziak) eman zaizkie pazienteei. Horietatik, bat bera ez dituzte itzuli. Azpimarratzekoa da programa honetan Bizkaian 6 pertsona 10.000 bizilaguneko daudela eta Arrigorriagan berriz, 8 pertsona 10.000 bizilaguneko.