Berriak

​2020ko Arrigobono Kanpaina arrakastatsua izaten ari da, eta Udalak, ADECKAk eta Arrigorriagako Merkataritzarako Bulego Teknikoak uste dute udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-dinamizazioan eragin handiena duen kanpainetako bat dela. “ Aurten, inoiz baino bonu gehiago jaulki dira, eta berrikuntzak ere sartu dira. Horrek guztiak esan nahi du Arrigorriagako tokiko merkataritzari eta ostalaritzari 180.000 euroko erosketen guztizko injekzioa emango zaiela” azpimarratu du Celia Rubio arloko zinegotziak. Atzo, azaroak 16, amaitu zen azken Arrigobono sarien salmenta. Eskerrak eman nahi dizkiegu herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko apustua eginez bonoak erosi dituzten guztiei, bai eta erosketan osasun-arauak arretaz errespetatzeagatik ere.

Baina osasun-egoera dela-eta ostalaritza itxi egin denez, kanpaina hasi eta egun batzuk geroago, jarraipen-batzordeak bonuen balio-epea luzatzea erabaki du, zenbatekoa edozein dela ere, eta atxikitako ostalaritza establezimenduetan kontsumitzen bada soilik, 2021eko urtarrilaren 8ra arte. Hau da, Arrigobonoak abenduaren 5ean iraungiko dira, baldin eta tokiko merkataritza/zerbitzuetako establezimendu batean trukatzen badira, baina tokiko ostalaritza babestu nahi bada, hurrengo urteko urtarrilaren 8ra arte, hau barne, truka daitezke. Udalerriko ostalaritzarekiko elkartasun-keinu horrekin, bonoak erosi dituztenak animatu nahi ditugu eramateko janaria erostera edo, osasun-egoerak ahalbidetzen badu, Gabonetako jaietan ere tokiko ostalaritzako zerbitzuez gozatzeko aukera izatera.