Berriak

Arrigorriagako Udalak herrian zehar dauden 25 publizitate taulak aldatu ditu. Publizitate taula hauen betebeharra herritarrek zein herriko elkarteek plazaratzen duten material grafikoa islatzea da. Orain artekoak nahiko zaharkituta zeuden, eta orain jarri direnak egokiagoak dira bai material eta bai segurtasun aldetik.

“Covid 19aren aurretik egiteke genituen hainbat jarduketa berreskuratu eta gauzatuko ditugu hurrengo hilabeteetan. Iragarki taulen kasuan orain jarri direnak ikusgarritasun handiagoa emango diete jartzen diren kartel, iragarki etabarrei. Askotan herritarrek horrela izaten dute egingo diren hainbat konturen berri, eta garrantzitsua da herritarren esku uztea eskura ditugun komunikazio gailu guztiak. Ehun neurrien gobernu planean ere agertzen da, 6.puntuan” azaldu du Idoia Molina hirigintza eta auzoetako zinegotziak.

Jarduketa Laudioko Grafik Sarea enpresak burutu du, eta aurrekontua 38.006. 16 €-koa izan da. 25 publizitate taula aldatu dira guztira, 2,40x1,30 neurriekin.