Berriak

  • Gonbidapenak socialantzokia.eus webgunean erreserbatu daitezke
  • Finala streaming bidez emango da, besteak beste, Laudioko biztanleek ezin izango direlako bertaratu ( Laudioko Udala lehiaketaren erakunde laguntzailea da).
  • Airu, Cecilia Payne eta Wicked Wizzard izango dira sari nagusia irabazteko hautagaiak eta Koiu, La Tokokera eta La última bala, Tokiko artistarik onena kategoriako finalistak

Rockeinen zortzigarren edizioaren finala azaroaren 20an izango da Basauriko Social Antzokian. Indarrean dagoen araudia betetzeko, ateak 17:30ean ireki, kontzertuak 18:00etan hasi eta ekitaldia 21:00etan bukatuko da. Rockeinen finalerako gonbidapenak socialantzokia.eus webgunean erreserbatu daitezke. Ekitaldira Basauriko eta mugakideak diren herrietako (Bilbao, Etxebarri, Galdakao, Arrigorriaga eta Zaratamo) biztanleak joan ahal izango dira, eta gonbidapena ziurtagiri moduan erabili ahal izango da.

Rockeinen finala murriztutako edukierarekin egingo da, eserlekuekin, eta Covid-19aren araudi guztiak betez (distantzia soziala, maskara nahitaez erabiltzea, leku komunak garbitzea, barrarik gabe…). Finalera ateak irekitzen direnetik (17:30) 19:00etara bitartean sartu ahal izango da. Sartu eta gero, aukera izango da edozein unetan antzokitik ateratzeko, baina ezin izango da berriz sartu.

Ekitaldia streaming bidez emango da Rockeinen Youtube kanalean, indarrean dauden murrizketen ondorioz etortzeko aukera izango ez duten pertsonek ikusteko aukera izan dezaten. Laudioko biztanleen kasua izango da, bertako Udala lehiaketaren erakunde laguntzaile izan arren.

Airu, Berangoko Irune Vega abeslari eta konpositore gaztearen proiektu musikala; Cecilia Payne, 80-90 hamarkadetako indie-rocka egiten duen laukote bizkaitarra; eta Mungiako Wicked Wizzard stoner-rock hirukotea. Horiek dira Rockeinen zortzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Finalean joko duten beste hiru taldeak dira Koiu (punk-rocka euskaraz, Galdakao-Usansolo), La Tokokera (cumbia, reggae, merengue, ska, salsa; Galdakaoko taldekide batekin) eta La última bala (rock klasikoa egiten duen hirukotea, Basauriko kide batekin). Talde horiek aukera izango dute Tokiko artistarik onenari saria irabazteko, Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako kide
bat gutxienez daukaten proiektuak saritzen dituen kategorian. Dena den, kategoria nagusiko Cecilia Payne taldea, Arrigorriagako kide bat izanda, sari nagusia eskuratuko ez balu, Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagai izateko kontuan hartuko luke epaimahaiak, lehiaketaren oinarriek ezartzen dutenari jarraituz.

Ohi bezala, Euskarazko artistarik onenaren eta Publikoaren sariaren irabazlearen izenak finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da.

Rockein 2020 finala
Ostirala, azaroak 20
Basauriko Social Antzokia
17:30 Ateak irekitzea
18.00-19:15 Koiu, La Tokokera eta La última bala (emanaldien ordena, zehazteke)
19:30-20:45 Airu, Cecilia Payne eta Wicked Wizzard (emanaldien ordena, zehazteke)
20:45 Sari banaketa
20:55 Amaiera

Jokoan dauden sariak

Artista irabazlea

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
  • EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
  • Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Tokiko artistarik onena

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Artistarik onena euskaraz

  • Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Publikoaren saria

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock
www.basauri.eus