Berriak

COVID 19k udalean izango duen eragin ekonomikoa diru-sarrerak murriztea eta gizarte- inbertsioak handitzea izango da. Hala eta guztiz ere, Arrigorriagako Udaleko gobernu-taldeak zergak, tasak eta prezio publikoak izoztea proposatu du 2021erako.

“Gure ustez, ziurgabetasunez eta segurtasunik ezaz betetako une zail hauetan, ez da komeni presio fiskala areagotzea” adierazi du Peio Garmendia Ogasun zinegotziak.

Pandemiak ondorio negatiboak izango ditu epe ertain eta luzean. Gure udal zerga-sistemak errealitate berri horri egoki erantzutea beharrezkoa da. Udal gobernuak zerga-sistemaren azterketa burutu du, eta bidezkoagoa, progresiboagoa eta birbanatzaileagoa egingo duten neurriak proposatzeko lanketan ari da.