Berriak

Covid-19ak geletan jesartzeko modua baldintzatuko du eta musukoen erruz ikasleek ezin izango diote aurpegi osoa ikusi elkarri. Alabaina hori ez da Arrigorriagako Udal Euskaltegian matrikulatzeko arazo izan.

Aurten iaz baino %40 ikasle gehiagok eman dute izena euskara ikasteko, bai aurrez aurreko klaseetan, bai autoikaskuntzan. Ondorioz, euskaltegiko gelak bete-beteta daude, beti ere, osasun neurriak kontuan hartuta eta distantziak gordeta.

Horretarako, protokoloa diseinatu dute eta instruzio jakin batzuk eman dizkiete ikasle zein langileei. Lokalak ere egokitu egin dituzte aurrez-aurreko eskolak eman ahal izateko.

Hala ere, birusaren agerraldiren bat izanez gero, martxotik aurrera izan zuten eskarmentuari esker, prest omen daude edozein unetan eskolak on line emateko.

Urriaren 1ean hasi dira ekainaren amaiera arte luzatuko diren klaseak. Eta betiko moduan gogor eutsiko diote euskarari Udal Euskaltegian.