Berriak

Euskaraldiaren herri batzordearen lanak uzta ederra utzi digu Arrigorriagan: 60 entitatek (dendak, elkartek, zerbitzuk, erakundek…) eman dute izena. Horiek ariguneak babestukoko dituzte 15 egunez. Baina, zer dira ariguneak? euskaraz lasai-lasai erabiltzeko espazioak.

Orain, entitateen izen-ematea amaituta, herritarron txanda heldu da. Parte hartu ahal izateko euskara ulertzeko gai izan behar dugu eta, horren arabera, bi rolen artean aukeratuko dugu izena ematean:

Belarriprest:
Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo gaztelaniaz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!
Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Ahobizi:
Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei.
Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!
Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!
Parte hartu nahi baduzu, aurten ere izena eman behar duzu. Zelan?
- euskaraldia.eus
- edo urriaren 18an herriko plazako azokara bazatoz, bertan izango gaituzu laguntzeko prest (11:00-15:00).
2020ko Euskaraldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: