Berriak

Abian da Arrigorriagako emakumeen Jabekuntza Eskolaren lehen jarduera 20-21 ikasturte honetarako. Emakume helduei zuzendutako ikastaroa da, eta aurten Covidako Pandemiak eragindako egoerara egokitu behar izan da. Hala ere, beste behin ere oso harrera ona izan du.

"Aurten jorratuko diren gaiak bi dira: alde batetik, Covid19ak eragin duen inpaktu emozionala, horren inguruko hausnarketa eta azterketa sakona, eta, bestetik, gure ondarea genero-ikuspegitik aztertzea"" azaldu du Joana Etxeberriak, Politika Feministako zinegotziak.

Inaugurazio ekitaldia asteartean egin zen, Udaletxeko Euskaldunberri Aretoan, eta ikastaroan parte hartuko duten 40 emakumeak, Maite eta Miren prestakuntzaren arduradunak, Udaleko Berdintasun teknikaria eta Politika Feministako zinegotzia izan ziren bertan.

Abusuko inaugurazio ekitaldia, datorren asteazkenean, hilak 14an izango da.